XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZINEAREN KONDAIRA (eta III). IRAULTZA

Zinearen kondairari jarraituaz, 1959 urteak badu zer esanik franko.

Zineari giro berri bat, era berri bat emango zion taldea sortu bai zen urte aretantxe, Frantzian.

Nouvelle Vague zeritzan jende ari, eta inork ez bezalako ikuspegia zuen zineaz.

Beste zinegile ospetsuak ere baziren garai aretan.

Ordukoak bai dira Victorio de Sica (Txirringa lapurra), Donen (Euripean abestuaz), Fellini (Strada), Dreyer (Ordet), eta abar, baina beren pelikulak, klasikotzat jo ditezke.

Nouvelle vague-ko jendeak, frantsesak erabat, ez zuen beste zinegilerik baztertu eta zokoratu, baizik eta giro desberdin bat sortu zuen, ikusiko dugun bezala.

Gogoan izatekoa da urte aietako egoera, zinekera berri ura zerk eraginda sortu zen jakiteko.

Zinea, antzerki eta literatura lanetaz baliatzen zela zegoen, baina teknika aldetik, aurrerapen andien jabe zen.

Bestetik, zine aldizkariak azkunde nabarmena izan zuten, zineari kritika sakonak eginaz.

Baita ere, Arjeliako gerra zela eta De Gaulle zela, Frantzia, politikazko une berezietan bizi zen.

Gertaera oriek denek, forma berriak eskatzen zizkioten zineari, eta bereala asi ziren, irudiei berezitasuna ezartzearren, bizkarrean artu tresnak eta, kalez kale, cine de autor delakoa egiten.

Jean Luc Godardek, esate baterako, aitormen parekoa den A bout de soufle egin zuen, eta bide batez, beste nortasun bateko zinea egin zezakeala eta zine berriaren premia adierazi.

Nouvelle vague izeneko eskola, Cahiers du Cinema deritzan zine-aldizkariko kritiko taldeak sortua da.

Talde ori osatzen zutenak bai ziren Godard, Truffaut, Resnais, Malle, Demy, Chabrol, Varda, Rohmer e. a.

Zinegile gazteak ziren geienbat eta diruz ornitu gabeak.

Zineko industria indartsuaz arremanik ez zutenak.

Artea bai zuten ordez beren barrenean.

Pelikulak egiteko dirutza txikiak zituztenez gero, merke eta bakarka egin zuten lana.

Bestalde, zinegile gazteak ziren, eta gazteriaren arazo, amets eta buruausteak, beren berenak zituzten, eta gogoz saiatu ziren gordinki, beldurrik gabe, argi eta garbi, gazteen pentsaera eta jokerak aurrez aurre erakusten.

Alderdi on, erru eta guzti, leku berezi bat bete zuen eskola onek zine alorrean.

Nouvelle_vague taldearen pelikula batzuk, auek dira:
A bout de soufle. Godard.
Kepa eroa. Godard.
Ostutako muxuak. Truffaut.
Azal leuna. Truffaut.
Iaz Marienbad-en. Resnais.
Murriel. Resnais.
Cherburgo-ko aterkia. Demy.
Landrù. Chabrol.
Kleo, bostetatik zazpirak arte. Varda.

Nouvelle vague-k, erasan andia izan zuen Inglaterran, bada erakus-zinea edo zine dokumental girotik.

Free cinema sortarazi zuen.

Frantziako, talde onek jarraitzaile asko izan du beste naziotan ere.

Alemania, Hungria, Txekoslobakian e.a. urrengo lanetan, nazio bakoitzeko zineari gagozkiola, ikusiko dugunez.

XABIER.